XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mendebaldean, ihauteririk ospetsuenak, agian, Rio de Janeirokoak dira bertako sanba-eskolei esker.

Sanba-eskola hauetan entsaiatzen dute urte osoan brasildarrek ihauterietako desfileak egin ahal izateko.

Sanba-eskola hauek, ordea, ez dira oso zaharrak.

Izan ere, lehen sanba-eskola 1928an sortu zen.

Lehen, lagun talde moduan funtzionatzen zuten, baina, gaur egun, horietako askok enpresa batek bezala funtzionatzen dute, euren gerente, administrari eta langileekin.

Brasileko ihauterietan bezala, Donostian eta Euskal Herriko beste herri batzuetan, desfileak antolatzen dira herriko kaleetan zehar.

Tolosan, aldiz, herrikoiagoak dira ihauteriak eta tradizio luzea daukate.

Hala ere, aipatu ditugun azken jai hauek ihauteri modernoa dira.

Europako ihauteririk ezagunena eta jendetsuena Veneziakoa da, zalantzarik gabe.

Hau oso jai dotore eta apaindua da.

Bertan, veneziarrek euren jantzi ikusgarri eta garestiak eta mozorro artistikoak erakusten dituzte.